Sebastiane Sarien 20. edizioak urteurren borobil hau lotu nahi du Pedro Almodóvarrek irailaren 25ean betetzen dituen 70 urterekin.
Horretarako ekarri dugu Kubatik Todo sobre Pedro... Almodóvar cumple 70 años erakusketa. CartelOn proiektuaren baitan eta Espainiar Enbaxadaren Kultura Kontseilaritza-Garapenerako nazioarteko lankidetzaren agentzia espainiarra (AECID), El DESEO ekoizpen etxea eta Cinemateca Cuba-ren parte-hartzearekin 40 diseinatzaileren ehun bat proposamen aurkeztu diren lehiaketa bat antolatu da.
Emaitza, lehiaketan aukeratuak izan diren 20 lan finalistek eta Almodovarren filmografiaren jatorrizko kartelek osatzen duten erakusketa bat da.
Jatorrizko ideiaren sortzailea, Yumey Besu Payo, izango da Donostian, irailaren 22tik 26ra.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera:17:00 – 20:00. Asteburuak eta jai egunak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa