Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Creators of Legends. HR Giger-i omenaldia

Erakusketak
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astea
Creators of Legends HR Homenaje a HR Giger
Liburutegi Nagusia - San Jerónimo - Ekitaldi aretoa
2019 Urr 26 - Aza 10
Libre, jarleku guztiak bete arte
Elebitan

Creators of Legends – HR Giger-i omenaldia talde-erakusketak hainbat herrialdetako artistak biltzen ditu ‒Mexiko, Estatu Batuak, Australia, Espainia, Frantzia, Polonia eta Alemania‒. Haiek HR Giger-en obran inspiratuta garatzen dituzte beren sorkuntzak pinturaren, eskulturaren, marrazkiaren eta argazkilaritzaren arloetan.

Nazioarteko erakusketa bat da, ibiltaria, eta lehen aldiz bisitatuko du Espainia, Mexikoko, Suitzako eta Alemaniako hainbat hiritan egon ondoren. 2019an, hain zuzen, Alienen 40. urteurrena dela eta, instalazio artistiko bat gehitu zaio, Orioneko Bestiarioa izenekoa; Alien: Covenant (2017) filmeko pertsonaia nagusitako bat den David androidearen laborategian dago inspiratua, eta bertan espazio aztoragarri bat birsortuko da, fikzioa, zientzia eta artea elkartuko dituena.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00. Asteburuak eta jai egunak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Erakusketak

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin