Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Gauza txikien ikuskizun handia, Gilbert Legrand

Erakusketak
Gauza txikien ikuskizun handia, Gilbert Legrand
Okendo K.E.
2019 Ira 05 - Urr 19
/ Igande eta jaiegunetan itxita
Libre, jarleku guztiak bete arte
Elebitan

Objektuen poeta gisa defini daiteke Gilbert Legrand. Bere obra guztian agerian uzten ditu sormen bikaina, originaltasuna eta umorea.

Eguneroko objektuen morfologiatik abiatuta pertsonaiaz betetako unibertso bat sortzen du artistak bere ohiz kanpoko begiradari esker. Gontzak, maratilak, brotxak, zerrak, pertxak… guztiak ere bere kosmos fantastikoko bizilagun bilakatzen dira.

Gilbert Legrand: «Ilustratzaile gisa, publizitate eta edizioaren sektorean aritu naiz bereziki, enkargatutako irudiak paperean zein pantailan egiten. Duela hamar urte, adierazmolde pertsonalago batekin lan egin nahi izan nuen, eskultura eta pintura nahasiz. Desitxuratzearen teknika interesatzen zitzaidanez, eguneroko objektuak eraldatzen hasi nintzen. Horretarako, «trompe-l'œil» edo begia engainatzeko teknika erabili nuen objektuen gainean, bigarren azal bat balitz bezala. Hala, beren itxura originala mantentzen zutela, objektu bizigabe horiek pertsonaia bizidun eta bitxi bihurtzen ziren magikoki».

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.

Urriaren 12an itxita.

Areto berria.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu