Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Galdu genuen hiria

Erakusketak
Galdu genuen hiria
Okendo K.E.
2019 Uzt 03 - Abu 24
/ Igande eta jai egunetan itxita
Elebitan

Galdu genuen hiria erakusketak 1950etik gaur egunera arte Donostian eraitsi diren eraikinei buruzko dokumentazio grafikoa biltzen du. Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren testuinguruan egin zen lehen aldiz, 2017an, eta arrakasta handia lortu zuen publikoaren artean. Ondare arkitektonikoak piztutako interesa esponentzialki hazi da azkenaldian, nortasun kolektiboarekin eta hiriaren irudiarekin lotutako gaia da eta. Donostiar askok lotura emozionala dute hiriko eraikin historikoekin eta, ondorioz, interes publikoaren eta espektatiba pribatuen arteko talka sortzen da ondare horren kontserbazioaren harira.

Puri-purian dagoen gaia da, Donostiako Hirigintzako eta eraikitako ondarea babesteko Plan Berezia (HEOBPB) berrikustear daudelako eta Udalak, kautelazko neurri gisa, eraisketak etetea adostu duelako. Testuinguru horretan, egokia zirudien Galdu genuen hiria berritzea, beste muntaketa batekin eta edukia gehituz, berriki eraitsitako eraikinak ere sartzeko. Erakusketa honek bat egingo du Áncora elkarteak argitaratuko duen lanaren prestaketarekin. 300 orrialdetik gorako liburu bat izango da, dokumentazioaren ikerketa zabal batetik abiatuta eta ilustrazio ugari izango ditu.

Bisita gidatuak:

Uztailak 5, 17 eta 24. 19:00etan, euskaraz.

Uztailak 6, 12, 19 eta 26. 19:00etan, gazteleraz.

Uztailak 26. 12:00etan, euskaraz.

Abuztuak 1. 12:00etan, euskaraz.

Abuztuak 1, 7 eta 21. 19:00etan, gazteleraz.

Abuztuak 2, 9 eta 22. 19:00etan, euskaraz.

Abuztuak 16. 12:00etan, gazteleraz.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.

Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

Areto berria.

Antolatzaileak: Ancora, Donostia Kultura.

Laguntzaileak: Kutxa, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Saila.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu