Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

GURE_RBTK

Erakusketak
Aldi baterako erakusketa
San Telmo Museoa
2019 Uzt 12 - Ira 29
/ 10:00-20:00 (asteartetik igandera)
6 EUR

Hello, Robot aldi baterako erakusketaren harira, San Telmo Museoak, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoarekin elkarlanean GR_RBTK erakusketa txikia antolatu du euskal industria-sarearen hainbat soluzio robotiko aurkezteko. Helburua da ezagutzera ematea Euskadik duen gaitasun teknologikoa hainbat sektoretan, hala nola, industria, automozioa, aeronautika, eraikuntza, farmazia, elikagaiak edo osasuna.

Besteak beste, bertan ikusi ahal izango dira mugikortasun urritua duten pazienteen errehabilitaziorako exoeskeleto bat, kargak eramateko edo zehaztasun-eragiketak egiteko robot-beso industrialak, pertsonekin lan-espazioa partekatzen duen beso bikoitzeko robot laguntzaile bat, bisita gidatuetarako edo materiala lekualdatzeko gida-robotak eta funtzio anitzeko droneak. 

Enpresa parte hartzaileak: Larraioz Elektronika, Tecnalia, Tekniker, Tecnun/Ceit, MU, UPV/EHU, SPIFF STUDIOS, Gogoa.

Industrializazio aretoan.

****

GURE_RBTK erakusketari buruzko informazio gehiago.

Hello, Robot erakusketarekin lotutako erakusketa txikia.

Ikusi hemen Hello, Robot erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu