Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Iker Ayestaran

Erakusketak
Ilustratzailearen Txokoa
Iker Ayestaran
Aiete K.E.
2019 Eka 12 - Ira 15
/ Astelehenetan eta jaiegunetan itxita (igandetan zabalik)
Elebitan

Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iker Ayestaranen txanda da.

Ayestaranek hastapenetik hainbat hedabide eta bezerorentzat egin du lan, baina, batez ere, prentsako eta aldizkarietako artikuluak ilustratzen aritu da. Besteak beste, La Vanguardia, El Correo eta Públicon,  baita nazioarte mailako egunkari eta aldizkari ezagunetan ere: The New York Times, Fortune edo Variety.

Bere irudiek 60ko hamarkadako estetika ekartzen dute burura, kolorea eta tipografia zentzu eta kontu handiz erabiltzen ditu. Testua bere eskuetara iristen denean irakurri eta ilustrazioa egiten lagundu diezaioketen hitz edo esaldiak azpimarratzen ditu. Bozeto azkarrak egiten ditu ondoren kontzeptu bat oinarri hartuta. Aukera ezberdinak irudikatzen ditu eta gustukoen duen hori aukeratzen duenean bozeto landuago batetik ordenagailura eramaten du eta bertan behin betiko ilustrazioa egiten du.

Txokoan, ilustratzailearen lanak erakutsiko dira orokorrean: eskultura, irudi, zirriborro eta liburuak, besteak beste.

Erakusketaren ordutegia

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00

Igandeak: 10:00-14:00

Astelehenak eta jaiegunak: itxita

Udako ordutegia (ekainaren 24tik irailaren 8ra arte)

Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00

Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00

Igandeak: 10:00-14:00

Astelehenak eta jaiegunak: itxita

Aste nagusiko ordutegia (abuztuaren 10etik 18ra biak barne)

Asteartetik igandera: 10:00-14:00

Astelehenak eta jaiegunak (abuztuak 15): itxita.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu