Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Rohingyen exodoa

Erakusketak
Rohingyen exodoa
Aiete K.E.
2019 Api 03 - Mai 30
/ Astelehenak eta jai egunak itxita (igandeak irekita, apirilaren 21a izan ezik)
Elebitan

Erakusketa berritzaile bat da, munduko errefuxiatu-esparru handienari eta bertan bizi diren rohingyei buruzkoa. Rohingyak munduko herri-multzo ahaztuenetako bat dira. Myanmarren, hamarkadetan, jazarpenaren biktimak izan ondoren, 2017ko abuztuan Birmaniako segurtasun indarren operazio militar bortitz baten helburu izan ziren. Gertakizun honek, herri-multzo honen historian gertatu den exodo handiena eragin zuen. 900.000 errefuxiatu rohingya baino gehiago ozta-ozta eta pilatuta bizi dira Bangladesheko Cox´s Bazar barrutian.

Sarrera doan. Bisita gidatua egiteko izena eman behar da posta elektroniko (info@komazk.com) edo telefono bidez (943 456 000/678 204 635).

Errealitate birtuala, 360ºko bideo bat: bisita gidatuetan, eta ostegunetan zein ostiraletan (17:00-20:00). Larunbatetan ere bai: 11:00-13:00.

Eraskusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:30 - 20:30

Larunbatak: 10:00 -14:00, 16:30 - 20:00

Igandeak: 10:00-14:00

Aste Santuko ordutegia:

Apirilak 16,17, 23, 24, 25 eta 26: 10:00-14:00

Apiliraren 18tik 22ra (biak barne): itxita

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu