Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Kongoko Emakumeak. Itxaropen bidea; Isabel Muñoz

Erakusketak
Kongoko Emakumeak. Itxaropen bidea; Isabel Muñoz
Okendo K.E.
2019 Mar 29 - Mai 04
/ Igande eta jai egunetan itxita
Elebitan

Kongoko Emakumeak, 2016ko Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen Isabel Muñoz argazkilari espainiarraren eta Caddy Adzuba kazetari kongoarraren arteko lankidetzatik sortutako proiektua da. Gerra arma gisa erabiltzen den sexu-indarkeriarik ankerrena jasan eta bizirik iraun duten emakumeen irudiak eta testigantzak dira, Kongo hegoaldeko Kivu eta Kongo ekialdeko Bukavu artean jasotakoak. Emakume ausarten lekukotasunak dira, Bukavuko ekintzaileak lagunduta, sufrimenduari aurre egiten eta behin betiko biktima izateari EZETZ esaten jakin dutenak.

Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdea munduko meatzaritza-gune garrantzitsuenetakoa da, eta talde armatuek zigorgabetasun osoz, sistematikoki, erabiltzen dute emakumeen kontrako sexu indarkeria.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30

Larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

Apirilaren 18tik 22ra (Aste Santua): itxita

Areto Berria.

Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Lankidetza eta Giza Eskubideen Atalak, Donostiako Eskubideen Zinemaldia, Donostia Kultura.

Laguntzailea: Casa África.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu