Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Zientzia lanean

Erakusketak
Zientzia lanean
Okendo K.E.
2019 Ots 01 - Mar 23
/ Igande eta jaiegunetan itxita
Elebitan

Komisarioa: Aitor Saiz.

Zientzia lanean Teknahik sortutako proiektu bat da. Bere helburua da era errealistan eta hurbiletik azaltzea zientzia munduko emakume langileak. Erakusketa nazioarteko proiektu horren erakustaldi pilotua da, Teknahiren eta Okendo Kultur Etxearen arteko lankidetzaren emaitza. Erakusketak gure gizartean zientzia egiten duten emakume langileen egunerokotasunera hurbiltzeko aukera eskaintzen dio publikoari.

Elba Martínez eta Javier Domínguez argazkilarien ikuspegi kontrajarriei esker, jende mota askorentzako proposamena da. Ikus-entzunezko materialek, infografiek, testuek eta beira-arasa tematikoek lagunduko digute hain gertu dugun zientziaren mundua eta, asko ahaleginduz eta ezagutzarekin, egunero-egunero gure mundua hobetzen duten emakumeen mundua ulertzen eta gozatzen.

Bisita gidatuak

Otsailak 27, euskaraz. 19:00etan.

Otsailak 28, gaztelaniaz. 19:00etan.

Hitzaldia

Las ciencias sociales también son ciencias

Otsailak 11, gaztelaniaz. 19:00etan.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30

Larunbatetan: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

Areto Berria.

Antolatzaileak: Teknahi, Donostia Kultura.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu