Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Hello, Robot. Diseinua gizakia eta makinaren artean

Erakusketak
Aldi baterako erakusketa
San Telmo Museoa
2019 Eka 22 - Ira 29
/ 10:00-20:00 (asteartetik igandera)
6 EUR

Azken urteotan robotikak gure egunoroko bizitzan bere lekua egin du baita aldaketa garrantzitsuak eragin ere, dela drone, sentsore edo 4.0 industria moduan. Prozesu honetan, diseinuak zeresan handia du, diseinatzaileak direlako makinen eta gizakien arteko interfazak sortzen dituztenak.

Hello, Robot. Diseinua, gizakiaren eta makinaren artean Vitra Design Museum, Mak Vienna eta Design Museum Gent-en erakusketa da eta lehenengoz jorratzen du robotikaren egungo booma, modu sakonean.

200 objektutik gora biltzen ditu, artea eta diseinuaren alorretakoak, tartean etxerako, zaintzarako eta industriarako erabiltzen diren robotak, hala nola ordenagailu jokoak, komunikabide instalazioak, eta robotak agertzen diren liburu eta filmen adibideak. Robotikak gaur egun hartzen dituen forma anitzak erakusten ditu eta aldi berean, mahai gainean jartzen ditu robotikarekin lotuta sortzen diren kezka sozialak, politikoak eta etikoak.

Ikusi hemen Hello, Robot. Diseinua gizakia eta makinaren artean erakusketaren inguruko informazio gehiago.

Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduerak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu