Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Urmargoen hitzak, Imanol Larrinaga & Juan Ramon Makuso

Erakusketak
Poesialdia
imanol larrinaga
Ernest Lluch K.E.
2018 Mar 20 - Api 07
/ Astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30. Larunbatetan: 17:00-21:00
Elebitan

Erakusketa hontan irudia eta hitza uztartzen dira. Edo hobe esanda, poesiak bi aurpegi erakusten ditu: pintura eta poema. Ut pictura poesis dio esaldi klasikoak, eta honen eredu da Imanol Larrinagaren akuarelak eta Juan Ramon Makusoren poemak osatzen duten erakusketa hau.

Hala definitzen dute biek proiketu honen muina: "Urak hartzen du bere bidea eta koloreekin nahasten da, hitzak osatzen duten poesia eraikiz. Eskuak du hitza. Errealitate bat margolariaren begibistan, eta berak sortzen du, ura lagun, laberintoaren ibilbidea. Abiapuntu bat, eta amaieran, hasierako galdera: hitza".

Erakusketa aretoa (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Erakusketak

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin