Publiko orokorrarentzat programatutako asteko bisitak, apirilaren 16tik aurrera.
Erakusketa zure kasa Oteiza eta Chillidaren erakusketan sakontzeko norberak landu dezakeen ibilbide didaktikoa da. Baliabide hau bai familiei bai hezkuntza zentroei zuzendua da. Ezagutu eta jaitsi.
Komisarioa: Javier González de Durana
Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketa San Telmo Museoan ikusgai izango da 2022ko apirilaren 9tik urriaren 2ra. Erakusketa honek mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obra elkarrekin aurkeztean. Erakusketa berri honek bi artisten erakunde legatudunen adostasuna eta lankidetza jaso du, bai Jorge Oteiza Fundazio Museoarenak (Altzuza, Nafarroa) eta Chillida Lekurenak (Hernani, Gipuzkoa), eta XX. mendeko Europako eskulturan funtsezko bi figura hil zirenetik ia hogei urte igaro direnean aurkezten da.
Javier González de Durana komisario duen erakusketak dialogo bat pizten du haien eskulturen artean; bi hamarkadatan -50eko eta 60ko urteak- egindako sorkuntza-lanean oinarritua. Hain zuzen ere, garai hartan elkar ezagutu zuten Oteizak eta Chillidak, eta adiskidetasun harremana izateaz gain, bakoitzak arreta eta interes handiz ikusi zuen bestearen obra. Erakusketako ibilbideak beren pentsamendu estetikoen eta eskultura-lanen arteko elkarrizketa bat eskaintzen du, Oteizaren metafora paradigmatikoak eta Chillidaren metonimia sintagmatikoak maila berean agerian utzita.
San Telmo Museoak antolatutako erakusketa, Bancaja Fundazioaren laguntzarekin.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa