Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Afrotopia, Héctor Mediavilla

Erakusketak
Afrotopía, Héctor Mediavilla
Aiete K.E.
2022 Api 01 - Eka 26
/ Itxita astelehen eta jaiegunetan (igandeetan zabalik)
Elebitan

Erakusketa hau Donostiako Giza Eskubideen XIX. Zinemaldiaren parte da.

Hogeita hamabost argazkilari afrikar gaztek hiru Acerca (AECID) tailerretan (Dakarren, Senegal; Niameyn, Niger; eta Bamako, Mali) diseinatu eta emandako lanen aukeraketa biltzen du Afrotopia erakusketa kolektiboak.

Erakusketa osatzen duten 58 argazkiek ingurumenari, iraunkortasunari, globalizazioari, emakumeek gizartean duten rolari, gazteen amets eta asmoei edo Afrikako kontinenteko tradizioari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen dute.

Argazki erakusketak Felwine Sarr idazle, ekonomialari eta musikari senegaldarrak sortutako terminoaren izena hartzen du: AFROTOPÍA. Afrikar kontinenteari begiratzeko modu berri bat planteatzen du Sarr-ek liburuan: deskolonizazio mentalaren alde eginez eta utopia aktibo bat proposatuz, non kontinenteak bere proiektua garatuko duen, egungo paradigma birpentsatuz eta kanpotik ezarritako parametroetatik urrunduz.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00- 20:30

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeetan: 10:00-14:00.

Itxita astelehen eta jaiegunetan

Udako ordutegia (ekaina 24 - iraila 6)

Asteartetik ostiralera: 10:00- 14:00

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeetan: 10:00-14:00


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu