Publiko orokorrarentzat programatutako asteko bisitak
Komisarioak: Haizea Barcenilla + Garazi Ansa
Baginen. Pintoreak, ehungileak, zeramikagileak, eskultoreak, ilustratzaileak, jostunak… Beti izan dira sorkuntzan lan egin duten emakumeak. Aldiz, gutxi izan dira Artearen Historiak aitortu dituenak. XVIII. mendetik, diziplina sortu zenetik, gabezi honen arrazoiak emakumeen ezaugarriei atxiki nahi izan zaizkie, biologiarekin lotuz: sortzeko ahalmena umeak izatean joaten zitzaiela argudiatuta, edo natura emozionalekoak izanda, arrazoiaren bikaintasunera iristeko ezintasuna zutela baieztatuz. Azken urteotan, ordea, emakume askok egindako lanak ezagutzera eman dira, eta “emakumeen arazotzat” hartzen zena, “Artearen Historiaren arazoa” dela argi geratu da. Beraz, zeintzuk izan dira emakumeak baztertzera eraman duten Artearen Historiaren logikak?
Logika horien barnean museoek eta bilduma publikoek paper esanguratsua betetzen dute. Haiek dira artista batzuen ikusgarritasuna bermatu eta ikerketa bultzatu dezaketenak; aldi berean, haiek dira diskurtso kanonikoak berresteko edo zalantzan jartzeko ahalmena dutenak ere. Mendeetan diskurtso patriarkalaren parte izan ostean, museo asko ari dira egun sistema horretan bete duten rolaren inguruan gogoeta egiten.
Bagara. Berrikuspen honen barnean kokatzen da erakusketa hau. San Telmo Museoa eta Gipuzkoako Aldundiaren bildumetatik abiatuta, emakumeek egindako lanak jaso, erakutsi, eta hauetako asko ezezagun izatearen zergatietan hausnarketa bultzatu nahi dugu. Horretarako, proiektuan zehar hainbat aspektu eta esparru ezberdin arakatu eta aurkezten ditugu: bildumaren eraketaren nolakotasunak, arte sistemaren legitimazio arauak eta moduak, hezkuntza eta profesionaltasunaren arteko talkak, arte sistema eta historiografiatik euren lana baztertzeko erabilitako tresnak eta sor daitezkeen genealogia berriak.
Ez omen ginen artearen historian, baina bagara; ez omen ginen museoetan, eta bagara.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa