Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Alfabeto ikusezina, Allan Daastrup

Erakusketak
Literaktum
expo allan
Ernest Lluch K.E.
2021 Aza 19 - 2022 Urt 29

Alfabetoa eguneroko ondasun bihurtu da, eta aulki, sardexka edo lanpara baten naturaltasun berarekin erabiltzen dugu; behar ditugunean bakarrik daude hor. Gizarte modernoa definitzen duen asmakuntza boteretsu hori bigarren izaera bihurtu da guretzat, ia ikusezina izateraino.

Alfabeto ikusezina erakusketa, espedizio bat da, formaren eta hizkuntzaren arteko mugak aztertzen dituena: formala eta abstraktua. Letra irudi gisa eta letra hizkuntza gisa. Baina, batez ere, alfabetoaren ospakizuna da erakusketa. Geometria soilaren musika, formen arteko oihartzuna eta hizketa ikusarazteko gaitasuna.

* Azaroaren 25ean bisita gidatua izango dugu Allan Daastrupen eskutik. Arratsaldeko 19:00etan izango da sarrera librearekin aforoa bete arte.

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Larunbat eta zubietan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Informazio gehiago: Literaktum

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu