Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ihesaldi baten oroitzapenak. Segoviako ihesa-ren 40. urteurrena

Erakusketak
la fuga
Ernest Lluch K.E.
2021 Urr 01 - Urr 30
/ Igande eta jaiegunetan itxita
Elebitan

Segoviako ihesa pelikulak 40 urte bete ditu aurten. Imanol Uribek zuzendutako filma euskal zinemaren mugarrietako bat izateaz gain, euskal historiaren garai zail eta aztoratu baen islada da ere. Ángel Amigok (filmaren gidoilari-Uriberekin batera- eta  ekoizlea) eta Carlos Juárezek bultzatutako erakusketa honek Jesús Uriartek filmatzearen egunetan egindako argazkiak eta bestelako objektu eta dokumentuak biltzen ditu, pelikula bat baino gehiago zen proiektu honen testuinguru bitxi eta errepikaezina hobeto ezagutzeko.

Erakusketa solasaldi batekin inauguratuko da urriaren 1ean, 19:00etan Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian. Bertan, Imanol Uribe, Ángel Amigo, Xabier ELorriaga eta Arantxa Urretabizkaia izango dira. Solasaldirako gonbidapenak amarakulturetxea@donostia.eus posta elektronikora idatziz eskuratu daitezke.

Urteurrena borobiltzeko, Euskadiko Filmategiak Segoviako ihesa proiektatuko du urriaren 2an, 19:00etan, Tabakaleran. Imanol Uribek eta Angel Amigok pelikula aurkeztuko dute proiekzioaren aurretik. Sarrerak 3,5€ balio ditu.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igande eta jaiegunetan itxita.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin