Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak; Xabier Erkizia

Erakusketak
Aldi baterako instalazioa
San Telmo Museoa
2021 Abu 03 - Abu 31
/ 10:00-20:00
Libre, jarleku guztiak bete arte

Xabier Erkiziaren bideo instalazioa da Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak (2016-2020). Bideoproiekzioa, oihala, soinua. Neurri aldakorrak.

Obra museoaren ekitaldi aretoa dago ikusgai.

Audio honetan, soinu instalazioa artistak berak azaldua:

Egilearen hitzetan, “ibai baten jatorriari buruzko sozialki nahiz kulturalki onartzen ditugun hainbat ulerkeraren inguruan egindako ikerketa prozesu baten ondorio da instalazio hau. Kasu jakin honetan, lanak Urumea ibaia hartzen du hizpide, Gipuzkoako ipar-ekialdea buruz buru gurutzatzen duen ibaia, Basakabiko gainetik hasi, Ezkurra eta Leitza artean (Nafarroa), Donostian, Gipuzkoako  hiriburuan, itsasoratzen den arte. Lan honek Urumea ibaia zeharkatzen duten zubi guztietan egindako soinu grabaketak erabiltzen ditu langai nagusi gisa. Ondorioz, artelanak oinarri duen artxiboa, minutu luzeko laginekin osatuta dago, eta hauetako bakoitzak soinuzko bibrazioak jasotzen ditu (zubien azpiegituran edo zubien barruan egindakoak). Grabaketa hauen bidez zubi hauek jasaten duten trafikoa eta aktibitateak agertzen dira, kokatzen diren guneetan duten garrantzi arkitektonikoa agerian utziz. Soinu jasoketa honen bidez eta honi zubien izenei buruzko ikerketa sakon bat gehituz, artelan honek paisaiaren nozioaren natura bera zalantzan jartzen du, paisaiaren ikuspegi esperimental bat praktikan jarriz.”

Museoaren ordutegia: asteartetik igandera, 10:00-20:00 (informazio gehiago)

Donostiako Musika Hamabostaldiak San Telmo Museoari dohaintzan emandako obra.

Irudia: Real Sociedad zubia. Burdin zubia / Puente de Hierro (1864 - 2010) (Xabier Erkizia)

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu