Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Donostiari begira

Erakusketak
Aldi baterako erakusketa
Historiaren Etxea
2021 Eka 18 - Ira 12
/ 11:30-19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte

Urgulleko HIstoriaren Etxean, Motako gazteluan, Donostiari begira erakusketa dago. Donostiaren historian zehar ibilbidea egiten du, bere bilakaera ekonomiko, soziala, urbanistiko eta kulturala jasoaz, euskal identitateari erreferentzia eginaz. Erakusketa, beraz, aukera aparta da gure izena eta izanera gerturatzeko, eta gure historia garaikidean sakontzeko.

Gainera, erakusketako areto batean 2021ko udan Urgullen magalean erakusketaren egokitzapen bat ikusi ahal izango da  (2020an museoan ikusgai egon zen erakusketarena) . Bertan XVI.-XIX. mendeko Donostiako grabatuen erreprodukzioak ikus daitezke, hiriaren bilakaera erakusten dutenak.

informazio gehiago

Historiaren Etxeko ordutegia: astelehentik igandera, 11:30-19:00

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu