Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Frantzia pasealekua 2. zenbakia. Pedro Rodríguez

Erakusketak
Pedro Rodriguezek diseinaturiko jantzia
Okendo K.E.
2021 Uzt 23 - Ira 21
/ Igandetan eta jaiegunetan itxita
Elebitan

Pedro Rodríguez Espainiako goi-mailako joskintzaren diseinatzaile handienetako baten Donostiako joskintza-etxeari egindako omenaldia. Erakusketak jostunaren puntadak eta Donostiako joskintza-etxearen historia errepasatuko ditu elementu ugariren bidez.

Erakusketa uztailaren 23an zabalduko da hitzaldi bat eta bi bisita gidaturekin. Informazio gehiago lotura honetan: Pedro Rodriguezek Donostian zuen joskintza etxeari eginiko omenaldia (albistea).

Pedro Usabiaga moda- eta zinema-argazkilari eta moda-bildumagile handiak egin ditu komisario-lanak eta hona hemen erakusketari ekarpenak egin dizkiotenak: López-Trabado Bilduma (Lydia García), Carlos Milla Mínguez (moda-sortzaile espezializatua eta moda-bildumagilea) eta Jesús Velarde Florencio (moda-bildumagilea eta -diseinatzailea); era berean, Vergarajauregui Satrustegui familiaren eta Asunta Larrinagaren lagapenak eta Rodríguez familiaren (Marta Rodríguez) ekarpen berezia. Erakusketarako, Usabiagak Isabel Zapardiez diseinatzailearen lankidetza izan du, halaber.

Hogei jantzi eta osagarrik baino gehiagok jostunaren maisutasuna eta Donostiako Frantzia Pasealekuko 2. zenbakiko joskintza-etxearen barne mundua erakutsiko dizkigute.

Sorkuntza-prozesuak ere leku nabarmena du; erakusketan badaude Murua donostiarraren 17 jatorrizko figurin (bozetoak), bai eta Pedro Rodríguezen beraren beste bi ere.

Joskintza-etxeak sortzen zuen krepeen eta belusen unibertso sozial eta artistikoa argazki-bilduma baten bidez berpizten da: Donostiako Zinemaldiaren lehen edizioetara gonbidatutako aktoreak, Pedro Rodriguezen sorkuntzak soinean zituztela, jostunak sortutako jantziz hornitutako zuzendari ospetsuen filmak eta Donostiako ekitaldi sozialak, besteak beste. Hori guztia, irudietan.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.

Igandetan eta jaiegunetan itxita. Abuztuaren 14tik 22ra, arratsaldez itxita. Salbuespen gisa, erakusketa irailaren 19an ere zabalduko da.

Areto berria.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Erakusketak

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin