Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Kontzientzia sortzaileak

Erakusketak
El mundo feliz. Fernando Moleres
Okendo K.E.
2021 Mai 07 - Uzt 17
/ Igande eta jaiegunetan itxita
Elebitan

DKVk ekoitzia, enpresak gizarte-erantzukizunaren arloan 20 urte bete baititu ekinean, erakusketak aitortza egin nahi die gatazka belikoetan, hondamendi naturaletan edo erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei.

Bilduma 40 fotokazetariren lanekin osatu du Chema Conesa komisarioak; gehienak Espainiako estatukoak dira, baina badira atzerrikoak ere, tartean, Carlos Spottorno eta José Cendón. Ibilbide luzea egindakoak dira batzuk, esaterako, Gervasio Sánchez, Kim Manresa, Sergi Cámara eta Sandra Balcells; gazteagoak dira, aldiz, Javier Corso, Manu Brabo, Samuel Aranda, Bernat Armangué eta Lurdes Basolí. Gainera, erakusketako lanetako batzuk gure herrialdeko argazkilarienak dira, adibidez, Andoni Lubaki gipuzkoarrarenak, Clemente Bernard eta Daniel Ochoa de Olza iruindarrenak eta Fernando Moleres eta Ricky Dávila bilbotarrenak.

Ekaineko lehen astean, mahai-inguru bat egingo da hainbat fotokazetarirekin.

Oharra: Erakusketa honetan, ikusgai dauden irudiek pertsona batzuen sentsibilitatea mindu dezakete.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.

Areto berria

Antolatzaileak: DKV Seguros, Donostia Kultura

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu