Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Korner, kultura&futbol festibala

KORNER WEB

Eraikin berean bizi ziren biak, Anoetan, eta egun batez, Ernest Lluch-ek, estadioko lanek lekua aldatzera behartua izan arren, lehen urratsa egitea erabaki zuen eta Real Sociedad Fundazioa gonbidatu zuen solasean egitera eta esperientziak partekatzera. Hori 2018an izan zen.

2019an, Korner, kultura & futbol festibalaren bigarren topaketa egin zen, jaialdi bat non kulturak eta futbolak historiak eta mundua trukatu baitzituzten. Donostian, aretoak beteta futbolari gazte zein ikonikoei entzuteko aukeraren aurrean, film mitikoak Antzoki Zaharrean, eta futbolari buruzko literatur kontakizun berriak kalean. Elkarren mugak zeharkatzen zituzten unibertsoen jaialdia, bi norantzako errepideak zituena, aretoak bete zituena.

Urtearen hondarrean, Ernest Lluch Anoeta estadioko aretoetara itzuli zen. Egingo al da berriro Korner, kultura & futbol festibala hiriaren erdialdeko aretoetan, ala programa Ernest Lluch Kultur Etxe eraberrituaren areto berri dotoreetan garatuko da bakarrik? Ikusiko dugu. Oraingoz, bigarren edizioaren programa gogoratuko dugu.

 Jaitsi: Korner 2019