Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Casares -Tomasene K.E. / Larratxo K.E.

ALTZA WEB

2019.a aldaketa-urtea izan da Altzako kultur etxeentzat. Batetik, Casares Irratia Donostia Kultura Irratia bihurtu da, Donostiako kultur jarduerei irrati-leihoa irekitzen dien ekinbide bat. Kokapena www.donostiakultura.com espazio birtualean du, zuzenean uhinen bidez duenaz gainera, eta hartara programa horrek zerbitzu handia eskaintzen du informazio hautatua kontsumitzeko. Berrikuntza horrek erraztu egingo du Donostia osoko kultur errealitatera iristea.

Bestetik, Larratxoko liburutegia hobetu egin da, bai fisikoki eta bai bibliografikoki.

Izan ere, kultur etxeek liburutegi-zerbitzua eta lantegiak eskaintzen jarraitzen dute, eta gainera lekua egiten diete auzoko sare sozial txikien ekinbideei, arrakasta handiz egin ere. Elkarrekin topatzeko eta jarduerak burutzeko gune dira, eta kultur oinarri handia eta hurbila eskaintzen dute, guztiz pertsonalizatua eta ingurunearen eta testuinguruaren beharrei ondo atxikia.

Jaitsi: Casares-Tomasene K.E. / Larratxo K.E. 2019