Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Intxaurrondo K.E. / Larrotxene K.E.

LARROTXENE WEB

Estatuko eta nazioarteko banden bost kontzertutan jarri behar izan da "sarrerak agortuta" kartela, eta horrek argi uzten ditu Intxaurrondo Kultur Etxearen lanaren espezializazioa eta posizionamendua. 2019an alde guztietatik ekin zitzaion musikari, Ikuspegi orokorrez, hasi prestakuntzatik eta kontzertuen antolakuntza, sorkuntzarentzako laguntza eta norberaren lana eta haren edukia inguruko ikus-entzuleei (auzotarrei) hurbiltzea kontuan hartzeraino. Emaitza mikro-kosmos bat izan zen, zeinean ez baitziren sartu parte-hartzaileak bakarrik. Areto eta baliabideen alokairu eta lagapenek emandako datu potoloek argi erakusten dute instalakuntza horien egokitasuna eta kalitatea. Kultur Etxea erreferentziagune izaten hasi da sektorea profesionalizatzeari begira. Eta hori ez da guztia.

Etxe honetan, erotzeko moduko egutegia burutu da 2019an, horri Larrotxeneko programa gehitzen badiogu, hots, Kultur Etxearen beste partea, bideoan espezializatua. Bere ibilbide luzeak ez dio traba egiten Larrotxenek duen ikuspegi berritzaileari, 2019an ardatzak berritzera ez ezik baliabideak hobetzera eraman baitu. Eguneratze etengabearen bide horretan, Bideoaldia programari esker, 11 sari ekarri ditu Euskal Herriko zenbait jaialditatik eta nazioarteko beste lehiaketa batzuetatik. Eta lan horrekin batera, Larrotxenek aurrera jarraitzen du oinarrizko programarekin eta beste zerbitzu batzuekin ere.

 Jaitsi: Intxaurrondo K.E. 2019

 

 Jaitsi: Larrotxene K.E. 2019