Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ernest Lluch K.E.

ERNEST LLUCH BERRIA WEB

2018an Ernest Lluch ixteak, okerrerako gertatu beharrean, espero ez zen ondorioa ekarri du, 2019an ikusi dena. 2019ko urrian Kultur Etxea berrireki zenean, aurrez jardueren eta zerbitzuen programa auzoko beste leku batzuetara eraman izanak eragin sustatzailea eta hurbiltzailea izan zuen herritarren artean. Hartara, instalakuntza berriak hobeak eta programa eta zerbitzuak ezagunagoak izateari esker, Ernest Lluch berriak markak hautsi ditu urtearen amaierarako: jarduera gehiago, parte-hartzaile gehiago eta, oro har, erabiltzaile gehiago. Egia da zerbitzu guztiak ez direla itzuli oraindik: Haurtxokoa eta Gaztelekua kanpoan izango dira 2021era arte. Baina, bitxia bada ere, 2019an bi zerbitzuok erabiltzaile gehiago izan dituzte. Eta dena lehengora itzuli bitartean, Ernest Lluchek literatura izango du berriro laneko ardatz nagusi, Literaktumen murgilduko da, Musikagela Festen eta zineklubean, eta liburutegi berria eta hobea eskainiko du. Ernest Lluch Kultur Etxeak desafioa gainditu izanaren aho-gozoaz itxi du 2019 urtea.

 Jaitsi: Ernest Lluch K.E. 2019