Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Loiola K.E.

 LOIOLA WEB

Loiola Kultur Etxea haziz doa urtetik urtera, haziz erabiltzaile, jarduera eta zerbitzuei dagokienez. Inguruan gero eta populazioa handiagoa duenez, gune dinamizatzaile garrantzitsua da bertan, eta auzotarren topagune. 2019an, dagoeneko historiko bihurtu diren jaialdiak izan ditu: Euskal Kulturaren Ildotikek 25 urte bete ditu, bada zerbait; eta Hidro-Logikakek, berriz, hamar. Beste programa berri batzuk ere, hala nola Liburu Baby Kluba, garrantzia hartuz doaz, eta beste zerbitzu berri batzuek, hala nola Martuteneko Mediatekak, eraberritu egiten dute zerbitzu sorta. Hain zuzen ere, eraberritzeko bide horretan, Loiolak beste kultur apustu arriskatu bat eginez itxi du 2019. urtea: hordago joz handira, hots, auzoko artistekin eta Espainiako beste batzuekin lankidetza gauzatuz zortzi mural erraldoi sortu eta inguruneko ikusmira eraldatzeko.

Loiola Kultur Etxeak 2019an idatzi duen bitakora-kaieran, artearen hala tradizioak nola arriskuak geratu dira markatuta.

 Jaitsi: Loiola K.E. 2019