Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Heineken Jazzaldia

 

HJ WEB

Heineken Jazzaldiak 54. edizioa egin zuen, oso programa bereziarekin egin ere. John Zorn eta bere Bagatelles Marathon, japoniar jazzaren ziklo bat, Maria Schneider edo Atomic bezalako banda handiak, Joan Baez bezalako kantari izarrak, Jamie Cullum bezalako ezagun-ezagunak, eta agertokiz eta musikaz jositako hiria: denen artean oso berezia bihurtu zuten edizio hau. Eguraldi gaiztoa izan genuen jaialdiko egun batzuetan, eta horrek agerian jarri zuen jendeak zenbat maite duen, leialtasun aparta erakutsi baitzion, eta badirudi jazzak bermatua duela etorkizuna, ikusirik bertako musikarientzako deialdiak izan zuen arrakasta. Arrakasta hori, gainera, belaunaldi artekoa da. Txikijazzak, Txikijazz Big Band-a buru zuela, bete egin zituen aretoak zenbait egunetan. Musika aldetik aparta izan zen edizioa, eta emanaldi handiak utzi zizkigun gogoan.

Jaitsi: Heineken Jazzaldia 2019