Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Arte Eszenikoak

ARTES ESCENICAS WEB 

2019ko egutegian, hauek geratu dira oroimenean: dFERIAren 25. Urteurrena; Voltaire & Rousseau. La disputa obra, zeinak inpaktu handia sortu baitzuen Victoria Eugenia Antzokian; Sherezade eta tipularen azalak, Vaivén Teatroarena, zeinak 2019ko Donostiako Antzerki Saria irabazi baitzuen, Antzoki Zaharrean; eta beste antzezlan fresko batzuk, hala nola Jesus Herrera eta bere konpainiaren Hamlet. La danza del melancólico, flamenko hutsean, bihotzak hunkitu eta txalo-zarta sorrarazi zuena. Antzerki eta dantzako lan handiei hurbiletik jarraitu zieten formatu sinpleagoko beste lan batzuk, garrantzitsuak hala ere, hala nola gazte, haur eta ikasleentzako lan-ildoetan egindakoak, edo sentsibilizazioa xede hartuta (non 6.000 lagunek hartu baitzuten parte). Horrekin guztiarekin batera, sarrerak kudeatzeko "ticketing" sistema berria, zeinak, barne-akreditazioen antolakuntza berri batez lagunduta, % 25 emendatu baitzuen ikus-entzuleen kopurua. Oso programa askotarikoa eta osatua izan zen 2019. urtekoa, eta bertako produkzioak bere lekua izan zuen. 

Jaitsi: Arte Eszenikoak 2019