Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

dFERIA

DFERIA WEB

dFERIA antzerki eta dantza jaialdiak mende laurdena bete zuen 2019an. 25 urteak ospatzeko, programazio berezia izan zen: berritasunak, hala nola KALE ARTE, kaleko jaialdia, eta Topaketak nahieran, industriarako barne-dinamikak, lankidetza eta merkataritza bultzatzeko. Eta hori ez zen dena izan. Edizio honetan, inoiz baino nabariagoa izan zen hurbileko erakunde askoren laguntza, antzerki eta dantza konpainien inplikazioa eta ikus-entzuleen aldekotza. Feriak ikus-entzuleei eta parte hartzeari dagokienez eman zituen datuak ohikoak bi halako izan ziren. Urteurrena ospatzeko modu aparta, oroitzapen polita utziko duena.

 Jaitsi: dFERIA 2019