Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Victoria Eugenia Antzokia

VICTORIA EUGENIA WEB

Antzerkia, musika, dantza, zinea. Arlo horiek guztiek izan zuten lekua Victoria Eugenia Antzokian, 2019ko programan. Antzerki-programazioan, erreferente bat da Espainiako estatuan. Agertoki honetan izan ziren Voltaire & Rousseau. La disputa, Josep Maria Flotats eta Pere Poncerekin, eta Juan Echanoveren Rojo, John Logan dramaturgo eta gidoigilearen antzerki-arrakastarik handiena, sei Tony sari irabazitako testua (Obrarik Onenari ematen zaiona barne). Antzezlanez gainera, zinea (Giza Eskubideen Zinemaldia), musika (Ismael Serrano, Lisa Stanfield, Miguel Poveda, Ralph Towner, Ute Lemper edo Morgan, besteak beste), dantza eta beste kultur eduki batzuk izan genituen bertan. Urte biribila Donostiako antzoki enblematikoenean.

 Jaitsi: Victoria Eugenia Antzokia 2019