Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

BULLETPROOF (2020)

Zinema
Giza Eskubideen 18. Zinemaldia
Bulletproof
Antzoki Zaharra
2021 Api 27
/ 16:00
4,50 EUR
Euskaraz

Segurtasunaren negozioa AEB-etako eskoletan

AEB. Zuzendaritza: Todd Chandler. Ekoizpena: Todd Chandler, Danielle Varga / Spectrascopic, Walking Production. Gidoia: Todd Chandler. Argazkia: Emily Topper. Musika: Troy Herion. Muntaketa: Todd Chandler, Shannon Kennedy. Iraupena: 84 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara 

Dokumental honek aztertu egiten ditu gaur egungo AEBetako eskoletako segurtasuna eta indarkeria moduak nola aldatu diren bertan. Hala, hurbildu egiten da ikasleen eta irakasleen segurtasuna bermatzeko abian jarri diren estrategietara. Eskola bateko ohiko bizimodura hurbiltzen da kamera: kirol entrenamenduak, matematikako klaseak... Orain, ordea, bestelako jarduera batzuk sartu dira, nahitaezkoak bihurtuak: simulakroak egitea eraso posibleen aurrean, metala detektatzeko gailuak sarreretan, segurtasunari buruzko eskolak haurrentzat, suzko armak erabiltzeko prestakuntza irakasleentzat... Indarkeriak eta beldurrak aldatu egin dute bizitza AEBetako eskoletan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Zinema

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin