Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

GnatZinema: Dehesa (2020)

Zinema
I. Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zine Erakustaldlia
Dehesa
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Api 13
/ 19:00
Gaztelaniaz
94 minutu

SARRERA DOAKOAK

Dehesa, el bosque del lince ibérico (2020)

Zuzendaria: Joaquín Gutiérrez Acha

I. Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zine Erakustaldliaren inaugurazio saioa. Wanda Films ekoiztetxeari omenaldia egingo zaio naturari buruzko dokumentalak egiten duen ibilbideagatik. Bertan izango dira Joser María Morales Wanda Filmseko ekoizlea, Joaquín Gutiérrez Acha zuzendaria eta Carlos de Hita soinuaren eta narrazioaren arduraduna.

Oraingo honetan, Cantábrico filmaren zuzendariak inork gutxik ezagutzen duen Iberiar penintsulako toki bat erakutsi nahi digu bere azken filman, DEHESA, hain zuzen; munduan parekorik ez duen basoa, non askotariko sentsazioak deskubrituko ditugun. Arteek, artelatzek eta erkametzek gudu zelai bat eratzen dute, eta, bertan, belarjale handiek erronka jotzen diote elkarri; katamotz iberiar dotore eta isilak zein arrano ikaragarriak ehizan aritzen dira; eta loreak kamuflaje harrigarriekin jantzitako harraparien ezkutaleku bihurtzen zaizkigu. Baina, horrez gain, urtero, urrutitik etorritako milaka bidaiari hartzen dituen leku atsegina ere izan daiteke, paraje horietan izaten baitute neguko bizilekua. Izan ere, eguraldi epelagoa bilatzen dute, eta, horrekin batera, jakirik preziatuena: DEHESAKO urrea, hau da, ezkurrak; arbolek, biziraupena bermatzeko, animaliekin erabiltzen duten truke txanpona.

Informazio gehiago: www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/gnaturaldia/zinema

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu