Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Zinemaren hastapenak. Surrealismorantz

Zinema
Nosferatu: Buñuel + Plus
El hotel eléctrico
Tabakalera
2021 Urt 20
/ 19:00
3,50 EUR
75 minutu
Euskaraz

Buñuelek bere memorietan aipatzen du 1908 urtean, zortzi urteko ume bat zela, Zaragozako Farrucini aretoan ikusi zuela lehenengo aldiz zinea. Buñuel + PLUS-en lehenengo saio honetan bere haurtzaro eta nerabezaro zinefiloaren parte izan ziren izenburu batzuk errekuperatzen ditugu. Liluratu zuten zinearen hasierako pelikulak dira eta haien bitartez medio berri horren aukera ia majikoak ezagutu zituen (Mélies, Pathé, Chomón). Madrilgo ikasle residentzian eman zituen urteetatik Buñuelek slapstickeko komedia amerikar azkarrak oroitzen ditu: Ben Turpin, Harold Lloyd, Mack Sennett eta Buster Keaton.

Batek imajinatu dezake zinearekin izan zituen lehenengo esperientzia hauek markatuta gelditu zitzaizkiola eta gero mugimendu surrealistarekin eztanda egin zutela.

Parisen Buñuelek bat egin zuen Breton, Ernst, Éluard, Tzara, Ray eta Aragonen taldearekin. Saioa mugimentu artistiko honen jaiotza markatu zuten bi pelikulekin itxiko degu. Hauetan nabaria da Un perro andaluz (1929) ekin dituzten oihartzun eta dialogoak.

Le Déshabillage impossible (1900). Georges Méliès. Frantzia. 2 min

Le Cochon danseur (1907). Hermanos Pathé. Frantzia. 3 min

El hotel eléctrico (1908). Segundo de Chomón. Frantzia. 9 min

The Haunted House (1921). Buster Keaton, Edward F. Cline. AEB. 21 min

La Coquille et le clergyman (1928). Germaine Dulac. Frantzia. 32 min

Pour vos beaux yeux (1929). Henri Storck. Belgika. 8 min

INTERTITULUAK: euskara, ingelesa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Zinema

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin