Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

DEAD SILENCE (2007)

Zinema
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astea
Dead Silence
Okendo K.E.
2020 Aza 05
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
91 minutu

AEB. Zuzendaritza: James Wan. Ekoizpena: Greg Hoffman, Oren Koules, Mark Burg / Universal Pictures. Gidoia: Leigh Whannell. Argazkia: John R. Leonetti. Musika: Charlie Clouser. Muntaketa: Michael N. Knue. Aktoreak: Ryan Kwanten, Amber Valletta, Donnie Wahlberg, Bob Gunton, Michael Fairman, Laura Regan.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Jamie-k eta bere emazte Lisak opari bat jasoko dute gau batean: Billy izeneko panpina bat agertuko da beren atean, bidaltzailearen izenik gabeko maleta batean. Ordu batzuk geroago, Lisa mutilatua eta eraila izan da. Panpina iritsi zen maletan inskripzio bat ageri da, Jamie jaio zen herritik ‒Raven 's Fair‒ datorrela dio eta bentrilokuo ospetsu batena dela, Mary Shaw zenarena; bere panpina guztiekin lurperatua izatea eskatu zuen Maryk. Panpina haietako bat kanpoan da orain. Saw sagako lehenengo hiru emanaldien ondoren, James Wanek gaizkiaren panpinen istorio hau zuzendu du eta Leigh Whannellek idatzi du.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu