Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Donosskino: Donostiako Film Laburren Festibala

Zinema
Donosskino: Donostiako Film Laburren Festibala
Antzoki Zaharra & Aquarium
2020 Urr 13 - Urr 17
/ 19:30
Gonbidapenarekin

Donosskino beste behin ere film laburrak protagonista bezala edukita bueltan dator. Zinemaldiak utzitako ajerekin oraindik zazpigarren arteko maitaleek beste hitzordu saihestezin bat dute, oraingo honetan film laburrekin, eta Kristonkino ikus entzunezko fikziozko kolektiboak beti egiten duen proposamen erakargarriarekin.

Bere laugarren edizioan, Donosskinok, bost eguneko programazioa aurkezten du, urriaren 13tik 17ra arte, non berriz ere publikoak istorio ezberdinetaz gozatzeko aukera izango duen. Oraingoan, bi egoitzatan ospatuko dira festibaleko jarduerak. Donosskino Express Lehiaketan parte hartzen duten film laburrak Donostiako Aquariumean, urriaren 13an, asteartea, festibalari hasiera emango diote. Hilaren 14an, 15ean eta 16an Antzoki Zaharrean ShortZinema eta Etxean Shortuak sailen istorioez gozatzeko aukera egongo da. Urriaren 17an, larunbata, festibalari agurra emango zaio Aquariumean egingo den amaierako galan. Bertan, Donosskino Vol. IV-ko irabazleak ezagutuko ditugu.

Informazio gehiago: Donosskino Vol. IV

Antolatzaileak: Kristonkino,  Donostia Kultura

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu