Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

BERTAKO SORMENAK + DIOM (2018)

Zinema
cineCCdonostia – Zinea eta Kultura Askeko Zinemaldia (Sail Ofiziala)
Koldo Mitxelena
2019 Aza 11
/ 18:30
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz
140 minutu

 BERTAKO SORMENAK

Atzera Begirako Calcuta Ondoan

Malad, bizi ala ez (2017)

Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno Ekoizpena: Calculta Ondoan Herrialdea: Espainia Iraupena: 11'

Malad-en istorioa mundu mailan gertatzen ari denaren beste adibide bat besterik ez da, emakumeenganako biolentziarena. Indian, Malad eta beste hainbat emakumeek bai behartsuak, bai emakumeak eta bai kasta baxukoak izateagatik jasaten duten diskriminazio hirukoitza sufritzen dute.

Malad-ek, bere bizitzako azken urteetako kontaketa baliotsua eskaintzen du eta sufritzen zituen gehiegikerienganako zuen posizioa nola aldatzen duen adierazten du, biktima pasiboa izatetik bere bizitzako uhalak hartzera eta datorrenari, berak esan bezala, beldurrik gabe aurre egitera.

+

Itxaropen Ozeanoa (2018)

Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno Ekoizpena: Calculta Ondoan Herrialdea: Espainia Iraupena: 11'

Mary Babu ikasketarik gabeko emakume bat da, kaleetan arraina saltzen aritzen da, hala ere, 4.500 emakume baino gehiagok elkartzen dituen Arrain Saltzaileen Federazio bateko buru bihurtu da urteekin. Bere lanaren egunerokotasunean jarraitzen dugu baita, Feminista Indiar Elkarte eta ONG desberdinen ondoan aritzen den jardueretan ere.

+

Argizko Emakumeak (2016)

Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno Ekoizpena: Calculta Ondoan Herrialdea: Espainia Iraupena: 17'

Patrima Dasek eta honen emakume taldeak ondoko bizilagunen bizitza errazten dute, hauen etxeetara energia garbien bidez argia eramanez. Baina guzti honen gainetik beste argi bat daramate, beraien argi bera, generoko rolak apurtuz eta Indiako gizarteak uste zuena baino askoz gehiago egiteko gai direla erakutsiz.

+

SAIL OFIZIALA

Kaletik enpresara

DIOM (2018)

Zuzendaritza: Lucía Andújar Ekoizpena: Quepo Iraupena: 30'

Diom wolofeko hitz bat da. Adorea, kemena nahiz barne indarra izendatzeko erabiltzen dena. Bizi diren gizartetik baztertzen dituen migrazio legezko testuinguruan, ehunka pertsona egunero jeikitzen diren eta beraien duintasuna babesten duen hori da Diom. Bartzelonan mantero talde bat Udaletxeak bultzatutako kale salmentako jarduera bat aurrera eramaten arriskatzen ari da. Kooperatiba hau, duintasunezko lana eta hirian egoera irregularra duten pertsonei legezko dokumentuak eskeintzen saiatuko da. Aurrera ateratzen lortuko al dute?

Irakurri gehiago

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Zinema

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin