Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Words of Olympians. The Lithgow Flash: Marjorie Jackson + Yespiration + Mr. Temple and the Tigerbelles

Zinema
FICA Festibala ‒ Nazioarteko Atletismo Film Festibala
Antzoki Zaharra
2019 Aza 08
/ 19:00
5 EUR

OMENALDIA ETA OHOREZKO AQUILES SARIA: Carmen Valero

Words of Olympians. The Lithgow Flash: Marjorie Jackson  (2019) 

Dokumentala

Espainia. Zuzendaritza: Ryan Murdock. Ekoizpena: Olympic Channel. Iraupena: 7 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Australiarako urrezko domina bat irabazi zuen lehenengo emakumearen historia inspiratzailea.

Words of Olympians telesaileko atal honetan, Marjorie Jacksonek lehenengo entrenamenduak, haiei esker 1952ko Joko Olinpikoetan lortutako urrezko bi dominak eta etxera itzulitakoan izan zuen bizitza gogorarazten ditu. Olympic Channel-en telesail horrek txapeldun olinpikoen intimitatea ezagutarazten du, animazioa eta artxiboko irudiak erabilita.

+

Yespiration (2018)

Dokumentala

AEB. Zuzendaritza: Alejandra Cadena-Pérez. Ekoizpena: Alejandra Cadena-Pérez. Iraupena: 4 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Maratoi-korrikalari bat izateak berekin dakartzan dedikazioari, diziplinari eta pozei buruzko dokumental bat, lehenengo pertsonan azaldua. San Frantziskoko paisaia ikusgarrietan murgilduz, bizitzan korrika egitea berarentzat zer den hausnartzen du protagonistak.

Zinemagilea hiru aldiz sailkatu da Bostongo maratoirako.

 +

Mr. Temple and the Tigerbelles (2018)

Dokumentala

AEB. Zuzendaritza: Tom Neff. Ekoizpena: Tom Neff Productions. Iraupena: 40 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Mr. Temple and the Tigerbelles Ed Templeren eta 40 atleta afro-amerikarren historia dakarkigu. Ed Temple Tennessee State University-ko atletismoko entrenatzaile ospetsua izan zen, eta 40 atleta haiek arrazagatiko oztopoak puskatu zituzten Joko Olinpikoetan, Jim Crowen garaian.

Tigerbell taldeko kideek 23 domina irabazi zituzten, haietatik 16 urrezkoak. Ezagunena, Wilma Rudolph, joko olinpikoetan urrezko hiru domina irabazi zituen lehenengo estatubatuarra izan zen (hain zuzen ere, Erromako 1960ko Jokoetan).

Mahai ingurua: Carmen Valero, Niurka Montalvo eta Mireya Arnedillo.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu