Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

SAIL IN Tour

Zinema
Antzoki Zaharra
2019 Mai 17 - Mai 18
/ 19:30
6 EUR

Sei SAIL IN Festival. Emozioz beteriko sei urte; sei urte filmeekin, ehundaka itsas-irudirekin, solasaldi ahaztezinekin eta dagoeneko adiskide diren makina bat nabigatzaile ospetsu nahiz anonimorekin gozatuz.

Milaka lagunek partekatu dute gurekin ibilbide hau, eta hain justu eurek lagundu digute garena bilakatzen: askoren ustez, Europako bela-nabigazio kulturari buruzko Europako festibal onena, munduan parekorik ez duen ekimena.

Itsas-bidaia luze honen ostean, SAIL INek Bilbotik atera eta gure kostaldeko itsasbazterretik ibiltzea erabaki du, eta hurbileko portuetan, labur bada ere, aingura botatzea. SAIL INen oihartzuna zabaldu nahi dugu, eta bela-nabigazioaren kultura hedatu, horregatik aurkezten dugu SAIL IN Tour.

Ainguratze labur hauek proiekzioak, workshop hezigarriak eta erakusketak ekarriko dituzte urte osoan zehar. Bidaia berri honen aurreneko geldialdiak Donostiara gakartza.

Bi egunetako programazioa:

Sail In Tour 1, maiatzak 17.

Sail in Tour 2, maiatzak 18.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Zinema

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin