Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Mendi Tour 2

Zinema
Bilbao Mendi Film Festival-eko onena
Antzoki Zaharra
2019 Mai 09
/ 19:30
6 EUR
100 minutu

2018ko BMFF-eko FILM LABUR ONENA

Viacruxis  (2018)

Espainia. Zuzendaritza: Ignasi López Iraupena: 11 min

Stop-motion teknikaz maisuki egindako film laburra. Marcel eta Andrezj dira protagonistak, bi eskalatzaile handi. Marcelek bere gain hartu du liderraren rola eta ospea, eta Andrezjek, aldiz, nahiago du itzalean egon; gaua eta eguna bezain desberdinak izan arren, talde bikaina osatzen dute. Oraingo honetan, erronkarik gogorrenari aurre egingo diote: mendirik garaienean inork aurrez igo gabeko gailurra eskalatzeari. Horretarako, ordea, oztopo handiak gainditu beharko dituzte, gorriak eta bi ikusi, eta, batez ere, batak bestea jasan.

HIZKUNTZA: mutua 

+

 Up to speed (2018)

AEB. Zuzendaritza: Peter Mortimer, Zachary Barr, Nick Rosen. Iraupena: 20 min

2020ko Jokoetan eskalada kirol olinpiarra izango da, mugarri garrantzitsua kirol honetarako. Alabaina, ezustea izan zen jakitea domina lortzeko modalitate konbinatuetako bat Abiadura izango dela. Diziplina honek sekulako debozioa du Asian. 15 metroko horma bat sei segundo baino gutxiagoan eskalatzeko gai dira Abiaduraren deabruak.

 HIZKUNTZA: ingelesa, frantsesa, errusiar AZPITITULUAK: euskera, gaztelania

+

Liv Along the Way (2018)

AEB. Zuzendaritza: Anthony Bonnello, Mike Douglas. Iraupena: 23 min

Liv Sansoz, artean gaztetxoa zela, Mont Blanc gailurra lehen aldiz jotzeaz batera mendiari loturik biziko zela ohartu zen. Birritan izan da kirol eskaladako munduko txapeldun, eta eskalada mistoan, mendiko eskian eta BASE jauzian ere nabarmendu da. Berrogei urterekin, Liv berebiziko erronka bati ekitekotan da: Alpeetako 4.000 metrotik gorako 82 gailurrak urte bakar batean eskalatzea.

HIZKUNTZA: ingelesa AZPITITULUAK: euskera, gaztelania

+

Age of Ondra (2018)

AEB. Zuzendaritza: Josh Lowell, Zachary Barr, Peter Mortimer. Iraupena: 46 min 2017an, 9c zailtasuneko Silence bidea eskalatu zuen Norvegian Adam Ondrak. Gradu horretako lehena eta, oraingoz, bakarra munduan. Hura egin ostetik, bere urratsei jarraituko diegu Txekiar Errepublikako etxetik hasita eta Europan eta Ipar Amerikan barna: nola ari den entrenatzeko metodo berritzaileak sortzen eta baliatzen, punta-puntako zer bide eta eskalada burutu dituen, edota 9a+ bat flashean, lehen saiakeran, eskalatzeko lehena izan nahi horretan zer ahalegin egiten ari den. Hortaz, eskaladan giza ahalmena noraino irits daitekeen esploratzen ari da.

HIZKUNTZA: ingelesa, frantsesa, gaztelera AZPITITULUAK: gaztelania



Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Zinema

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin