Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Gure begien bitartez

Zinema
Giza Eskubideen 16. Zinemaldia
Tabakalera
2018 Api 17 - Api 20
/ 17:30 – 20:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

Zinema eta argazki lantegia, gazte zein helduei, bertako nahiz kanpokoei zuzendua. Zenbait ariketa praktikoen bitartez fokua ipiniko dugu nortasun periferikoetan eta istorio pertsonalen kontakizunean; historia istorio txikien bidez kontatzea. Ariketek erakutsiko digute istorio sinpleen bitartez ideia konplexuak helarazi daitezkeela. Horretarako, zenbait baliabide erabiliko dira: lehen pertsona, familia-albuma, artxibo pertsonala, jabetzea edo autorretratua. Ikus-entzunezko grabaketa bat eta fanzine baten bitartez, gure argazki- eta zine-historia irudikatuko dugu. Horrela, irudi eta errepresentazioaren inguruko topalekua sortuko dugu elkarrizketa eta pentsamendua bultzatuz.

Informazio gehiago eta izen-ematea: Gure begien bitartez

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu