Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

El Dorado (1966)

Zinema
Nosferatu: Zinemaldia 70
El Dorado
Tabakalera
2022 Ots 16
/ 19:00
4 EUR
126 minutu
Euskaraz

AEB. Zuzendaritza: Howard Hawks. Ekoizpena: Howard Hawks / Paramount Pictures, Laurel Productions. Gidoia: Leigh Brackett, Harry Brown-en The Stars in Their Courses eleberrian oinarriturik. Argazkia: Harold Rosson. Musika: Nelson Riddle. Muntaketa: John Woodcock. Aktoreak: John Wayne, Robert Mitchum, James Caan, Charlene Holt, Paul Fix.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Cole Thornton (Wayne) izeneko pistolari bat El Doradora joan da botere handiko lurjabe baten eskariz, gertuko lur batzuetatik baserritar familia bat botatzeko asmotan baitabil. Thorntonek, ordea, uko egingo dio lan horri bere lagun eta bertako sheriff J. P. Harrahen (Mitchum) aholkuari jarraituz. Hilabete batzuk geroago, Thorntonek El Doradora itzuli behar du Harrahi laguntzeko. Hawks maisuak, Red River (1948) eta Rio Bravo (1959) western gailenen arduradunak, zuzendutako azken-aurreko filma.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu