Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Tabula rasa (2004)

Zinema
Kresala Zinekluba sariaren emate-ekitaldia
Antzoki Zaharra
2021 Abe 20
/ 19:30
Gonbidapenarekin
Gaztelaniaz
59 minutu

Kresala Zinekluba sariaren emate-ekitaldia: Kany Peñalba eta Juanmi Gutiérrez

Datorren abenduaren 20an, Kresala Zineklubaren 50. urteurrenaren atarian, VIII. Kresala Saria emango zaie Kany Peñalba ekoizleari eta Juanmi Gutiérrez zinema zuzendariari. Beraien bizitza maitasun osoz zinemari eta zinema zaletasunari eskeintzeagatik, beti ikuspuntu sozial batekin eta giza eskubideak aldarrikatzen, herritarron onurarako.

Tabula rasa (2004)

Euskadi. Zuzendaritza: Juanmi Gutiérrez. Ekoizpena: Kany Peñalba

Antzinako greziarrek, euren idazkietarako, zurezko marko batzuk erabiltzen zituzten, gainean argizari likidoa isuriz. Solidotzean, gainazal lau bat osatzen zuen argizariak, puntzoi baten bidez grabatu zitekeena. Taulatxo horiei tabulak deitu zieten, eta oraindik erabili ez zirenean "tabula rasa" ziren, orri zuriak. Aristoteles filosofoak adierazi zuenez, "... ume baten adimena tabula rasa bat bezalakoa da, eta bertan ez dago ezer idatzita". Teoria hori pertsonaren azalari aplikatu diot. Jaioberria azal leunarekin dator mundura, markarik gabe; ondoren, bizitzak geografia liluragarriak inskribatzen ditu bertan.

Oharra: Gonbidapenak eskuragarri egongo dira abenduaren 1etik aurrera Antzoki Zaharreko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-20:00)

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Zinema

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin