Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Bang Bang: Depredador (1987) + Poltergeist (1982)

Zinema
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea
Bang Bang Zinema
Antzoki Zaharra
2021 Urr 23
/ 19:30
10 EUR
221 minutu

Depredador (Predator, 1987)

AEB. Zuzendaritza: John McTiernan. Iraupena: 107 min.

CIAk mertzenario talde bat kontratatu du gerrillak Erdialdeko Amerikako oihanean preso hartu dituen pilotu batzuk erreskatatzeko. Misioa ondo bete da, baina itzulerako bidaian konturatzen dira misteriozko zerbait, ikusezina, banan-banan ari zaiela jazartzen. Zerbait hori ehiztari alienigena bat da, trofeotzat biltzen dituena biktimen burezurrak. 80ko hamarkadako zientzia fikzioaren klasiko bat, Arnold Schwarzenegger eta Carl Weathers protagonista dituena, eta hainbat eta hainbat sekuelari eman diena bidea.

+

Poltergeist: Fenómenos ocultos (Poltergeist, 1982)

AEB. Zuzendaritza: Tobe Hooper. Iraupena: 114 min.

Freeling familia Kaliforniako hiri inguruko auzo batean bizi da, itxuraz normala den etxe batean. Dena aldatuko da Carol Anne, familiako txikia, telebistaren bidez etxean dauden espirituekin harremanetan jartzen aurrena izango denean. 80ko hamarkadako beldurrezko zinemaren pelikula famatuenetako bat, Tobe Hooperrek zuzendua. Geroago etorri zen legenda.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Zinema

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin