Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Deia (2021) + THE SEED (2021)

Zinema
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea
The Seed
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Aza 04
/ 20:00
7,50 EUR
Euskaraz

Deia (2021)

Espainia. Zuzendaritza: Khuruts Begoña. Iraupena: 12 min.

HIZKUNTZA: euskara

2019an planeta berri bat aurkitua izan da. Bizigarria, arnastu ezin den atmosferagatik ez balitz. 2020an, Euskal Espazio Agentziak gizaki bat bidali du bere bizigarritasun aukerak aztertzeko. Planeta hau Dibok da.

+

The Seed (2021)

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Sam Walker. Iraupena: 81 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

International Movie Data Basen diotenez, Mojave basamortuan, itxuraz nesken plan tipiko baten moduan hasten dena asteburu batez izugarri ondo pasatzeko asmoz, pixkanaka beldurrezko, heriotzazko eta estralurtarren inbasiozko ipuin bihurtuko da. Ezin genuen gutxiago espero gure Sam Walker maitearengandik; ezagutu eta ondo asko saritu genuen 2001eko Astean. Sam Duck Children film laburraren egilea da, non gizon armatu bat eskola-festa batean bat-batean sartu eta bertan direnen artean ez duen bakar bat ere tente uzten. The Seedeko aktoreen artean "Vikings" (2013-2020) telesailean eta Becoming Jane-n (2007) lan egin duten neskak topatuko ditugu, eta bideo-joko batzuetako kreaturei ahotsa jarri dietenak. Soinu-banda? Berlinen bizi den kolonbiar oso elektroniko batena.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu