Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

MÁS ALLÁ DE LOS DOS MINUTOS INFINITOS (2020) + YELLOW DRAGON'S VILLAGE (2021)

Zinema
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea
Beyond the Infinite Two Minutes
Antzoki Zaharra
2021 Urr 29
/ 23:30
7,50 EUR

Más allá de los dos minutos infinitos (Beyond the Infinite Two Minutes, 2020)

Japonia. Zuzendaritza: Junta Yamaguchi. Iraupena: 70 min.

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania

Fantasia, izu-ikara, zientzia-fikzio, anime, manga eta/edo exploitation zinemaldi guztietan "hartze bakar batean denboran barrena bidaiatzen duen sci-fi komedia bat" gisa agurtua eta berehalako bere estreinaldia iragartzen duten karteletan Shinichiro Uedak, One Cut of the Deadeko (2017) gure adiskide maiteak, esandako esaldiarekin ospatua: "Zinema nola egin erakusten duen masterpiece bat, alaitasunez betea", Junta Yamaguchiren pelikulak, telenobela batean oinarrituta Taxi Driver Gion Taro (2014) hura argitu zuenak, zoragarri egiten du jolas ideia honekin: bat-batean zure telebistak bidaiatzeko aukera emango dizu denboran... bi minutu. Eta maiz joaten zaren taberna/kafe/zuloan... Denbora gutxi ematen du, ezta? Ba, Makoto Ueda gidoilariak bere buruari galdera filosofiko pare bat ere egiteko aurkitu du modua.

+

Yellow Dragon's Village (2021)

Japonia. Zuzendaritza: Hugo Sakamoto. Iraupena: 67 min.

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania

Orson Wellesek 25 urterekin zuzendu zuen Citizen Kane (1941). Hugo Sakamotok 24rekin filmatu du Yellow Dragon´s Village eta planetan diren fantasiazko zinemaldi fantastiko guztiak errenditu dira bere kameraren aurrean, Asia Erdialdetik Austinera. Sarkastikoa eta mamiduna, pelikula hau gaztetxo batzuei buruzkoa da: kanpatzeko bidean gelditu behar ez luketen lekuan gelditzen dira, eta are eta okerrago, han (kontuz, kanibalak!) gau pare bat ematea erabakitzen dute. Komedia, borroka-arteen parranda, found footage, mugikorrarekin egindako grabazio eta krimen uzigarrien nahasketa makarroso eta zorionez loturarik gabeko bat da, piknik baten eszena on batekin hasten dena... Aurrekontua ezin merkeagoa, sakonerarik batere ez pertsonaien marrazkian... ordea, zein gozagarria eta bihurria!

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu