Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

OFFSEASON (2021)

Zinema
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea
Offseason
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Urr 30
/ 20:00
7,50 EUR
Euskaraz

AEB. Zuzendaritza: Mickey Keating. Ekoizpena: Eric B. Fleischman, Maurice Fadida / Defiant Studios, Kodiak Pictures, Sunset Junction Entertainment. Ekoizpen eragilea: Sylvain Gehler, Jan McAdoo, Diane Gooch, Mickey Gooch Jr., Victor Shapiro, Raphael Swann. Gidoia: Mickey Keating. Argazkia: Mac Fisken. Musika: Shayfer James. Muntaketa: Valerie Krulfeifer. Aktoreak: Jocelin Donahue, Joe Swanberg, Melora Walters, Richard Brake, Jeremy Gardner. Iraupena: 83 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Keating, Darling (2015) (Sean Youngekin!), Carnage Park (2016) eta Psychopaths (2017) filmen egilea, Floridakoa da eta ondo asko daki uda amaitzen denean turistak joan egiten direla, hondartzak hutsik geratzen direla, udazkeneko lanbroak sortzen direla itsasotik eta hareatzak honezkero ez direla paradisiakoak. Hori da pelikula honen abiapuntua, non Jocelin Donahue –The House of the Devil (2009), Insidious: Chapter 2 (2013), Doctor Sleep (2019)– uharte bakarti batera joaten den gutun misteriotsu bat jaso ondoren; bertan dio bandalizatua izan dela bere amaren hilobia. Bateren batek idatzi du pelikula honek zera ematen duela, Rob Zombiek Dead & Buried-en (1981) remake bat sinatu izan balu bezala. Dena dela, apurka-apurka kargatzen doa giroa eta ziurtatua dago izu-ikara. Besteak beste, soinu diseinuari esker.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu