Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

THE MEDIUM (Rang-Zong, 2021)

Zinema
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea
The Medium
Antzoki Zaharra
2021 Urr 30
/ 23:00
7,50 EUR

Thailandia-Hego Korea. Zuzendaritza: Banjong Pisanthanakun. Ekoizpena: Na Hong-jin, Banjong Pisanthanakun / Northern Cross, GDH. Gidoia: Banjong Pisanthanakun. Argazkia: Naruphol Chokanapitak. Musika: Chatchai Pongprapaphan. Muntaketa: Thammarat Sumethsupachok. Aktoreak: Sawanee Utoomma, Narilya Gulmongkolpech, Sirani Yankittikan, Yasaka Chaisorn, Arunee Wattana. Iraupena: 131 min.

HIZKUNTZA: thailandiera / AZPITITULUAK: gaztelania

Apichatpong Weerasethakul Kolonbiara joan zenean Tilda Swintonekin Memoria (2021) harrigarri eta laudatua filmatzera, Thailandian nahikoa leku utzi zuen Banjong Pisanthanakunek, Shutteren (2004) eta The ABCs of Deathen (2012) segmenturen baten egileak, bereak egin zitzan. Eta kasu honetan, "bereak egin" esan nahi du xamanismoko istorio bat paradisu ilun batean, non bizi baitiren hildakoen espirituak ez ezik zuhaitz, ibai, pizti eta arroz soroetakoak ere. Non zuk galdetzen badiozu "nor zara?" kreatura bati, jainkosa zein deabru izan daitekeen bati, berak hauxe erantzungo baitizu: "zergatik ez zara zeu saiatzen asmatzen?". Bide batez, ekoizlea bera ere mailaren eta handitasunaren jabe da. Na Hong-jin da, The Wailingaren (2016) zuzendaria.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu