Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

IN THE EARTH (2021)

Zinema
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea
In the Earth
Antzoki Zaharra
2021 Urr 30
/ 16:30
7,50 EUR
Euskaraz

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Ben Wheatley. Ekoizpena: Andy Starke / Rook Films. Ekoizpen eragilea: Jeff Deutchman, Tom Quinn, Amy Jump, Ben Wheatley. Gidoia: Ben Wheatley. Argazkia: Nick Gillespie. Musika: Clint Mansell. Muntaketa: Ben Wheatley. Aktoreak: Joel Fry, Ellora Torchia, Hayley Squires, Reece Shearsmith, John Hollingworth. Iraupena: 107 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Bai, egia. Ben Wheatleyk huts egin zuen sinestean jainkoek bera aukeratu zutela Hitchcocken eta Daphne Du Maurierren Rebecca (1940) eguneratzeko. Hori, ordea, aspaldiko kontua da. Gainera, ilunabarreko jendeak ez diogu ezeri gorroto. Batez ere Ben izanda ere Sightseers (2012) haren, txakurkeria liluragarri haren arduraduna. Batez ere entziklopediek dioten bezala beldur pandemiko ale hau honi buruzkoa bada: "mundua birus suntsigarri baterako sendagai baten bila dabilen bitartean, zientzialari bat eta basozain bat basoan barrena sartzen dira eta...". Batez ere The Guardianeko kritikariak 5 izarretik 4 ezarri bazizkion eta trippy horror movie bat zela esan bazuen, XV. mendeko Malleus maleficarumaren ukitu batekin eta onddo sikotropikoaren halako zapore batekin.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu