Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

VENECIAFRENIA (2021)

Zinema
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea
Veneciafrenia
Antzoki Zaharra
2021 Urr 29
/ 19:30
7,50 EUR
Agortuta

Espainia. Zuzendaritza: Álex de la Iglesia. Ekoizpena: Carolina Bang, Álex de la Iglesia, Ignacio Salazar-Simpson, Ricardo Marco Budé / Pokeepsie Films, The Fear Collection, Sony Pictures International Productions, Amazon Prime Video, Mogambo. Ekoizpen eragilea: Carolina Bang, Araceli Pérez-Rastrilla. Gidoia: Álex de la Iglesia, Jorge Guerricaechevarría. Argazkia: Pablo Rosso. Musika: Roque Baños. Muntaketa: Domingo González. Aktoreak: Ingrid García-Jonsson, Silvia Alonso, Goize Blanco, Nicolás Illoro, Alberto Bang, Cosimo Fusco, Enrico Lo Verso, Armando De Razza, Caterina Murino. Iraupena: 100 min.

HIZKUNTZA: gaztelania

Ez da ideia ona San Markoko Lehoiaren, Dogoen, Otelo mairuaren, Izurritearen Medikuaren eta Poeren The Cask of Amontilladoren hirira joatea ero moduan oihuka: "Irentsi egingo ditugu Veneziako beheak eta goiak!". Zeren eta denok (protagonistek izan ezik) dakiguna gertatuko baita. Batez ere Alex de la Iglesiak zuzentzen badu eta gidoian Jorge Guerricaechevarría inplikatuta badago. Batez ere, bertakoak turistekin nazka-nazka eginda dauden momentuan iristen bazarete. Batez ere Corto Malteseren alegia veneziarra ezagutzen ez baduzue. Batez ere maskaren inauteriak serio hartzen ez badituzue. Eta berdin dio Ingrid García-Jonsson bera bazara. Gogoan izan fotografia zuzendaria Pablo Rosso dela, "30 monedas"-ekoa (2021). Eta ekoizleen artean Carolina Bang dagoela.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu