Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

69. Donostia Zinemaldia

Zinema
69 Donostia Zinemaldia
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Ira 17 - Ira 25

Irailaren 17tik 25era bitartean Donostia Zinemaldiak bere 69. edizioa egingo du eta, ohi bezala, Victoria Eugenia Antzokia jaialdiaren egoitza nagusietako bat izango da. Sail Ofizialean, mundu osoko hainbat film lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko, eta New Directors sailean, berriz, hainbat nazioarteko zinemagilek hartuko dute parte haien lehen edo bigarren filmekin. Horizontes Latinos sailean Latinoamerikako film luzeak lehiatuko dira eta Perlak atalean beste nazioarteko jaialdietan txalotutako lanek Donostia Hiria Publikoaren saria irabazteko aukera izango dute. Zabaltegi-Tabakalera sail irekiena, gastronomiarekin lotutako Culinary Zinema, euskal zinemari eskainitako Zinemira eta urteko film espainiarren erakustaldia den Made in Spain ere izango dira. Gainera, iaz pandemia dela eta bertan behera geratu ziren Klasikoak saila eta Koreako zinemaren urrezko aroari buruzko atzerabegirakoa berreskuratuko ditu Zinemaldiak.

Informazio gehiago: Donostia Zinemaldia.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu