Olatu Talka jaialdia Kultur Hiriburutzak ondare gisa utzitako proiektuetako bat da. Horregatik, 2017a oso urte garrantzitsua izan zen Donostia Kulturak eta Hiriburutzak bultzatu eta ekoitzitako jaialdi horrentzat, eta 2017an ere arrakasta handia izan zuen. 33.000 lagun baino gehiago elkartu ziren 2017an, eta 2.000 eragile baino gehiago aritu ziren, 174 jarduera egiteko Olatu Talka jaialdiko hiru egunetan.
Inaugurazio ekitaldia udaletxeko terrazan egin zen estreinakoz eta 400 lagun elkartu zituen musika emanaldi berezia izan zen, musika mota eta estilo ezberdinak eta hainbat belaunalditako jendea elkartuta. Ederra izan zen eta oso esperientzia polita, abesbatzak eta Easo Jazz Orkestra elkartzea rock eta pop taldeekin, azken horien kantak eskainiz.
Era berean, aipatzekoa izan zen Teresa Kalkutakoa Plazan egin zen Munduko Festen Topaketa. Jendetza elkartu zen, eta oso ekimen interesgarria izan zen kultur arteko elkar ezagutza eta lankidetza bultzatzeko.
Kontxa Gaumarketera ere jende asko hurbildu zen, eta dagoeneko Olatu Talkako ekimen esanguratsuenen artean dago. Gau bakarretik bi gaueko jarduera izatera pasatu zen iaz eta jendearen erantzuna are hobeagoa izan zen.
Kontzertuen alorrean, 65 taldek jo zuten hiriko hainbat puntutan Kontzertour kontzertu zirkuituaren barruan. Errotzen ari den proposamenen artean Basoka aipatu behar dago, jendea elkartu baizen Miramongo paraje berezian musikaz gozatzera, 500 lagun baino gehiago hurbildu ziren bertara.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa